Inbestidura saioak. Espainiako Gobernua

Estebanek dio EAJk ez duela «oraindik» Sanchez babestu

Garcia Adanerok esan du UPNk ez duela Sanchez babestuko Nafarroan Txibite gobernura heltzen bada

PSOEko Abalos eta EAJko Esteban, atzo, Madrilen. EMILIO NARANJO / EFE.
2019ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
MADRIL. UPNko eta EAJko Madrilgo Kongresuko diputatuekin bildu zen atzo Jose Luis Abalos PSOEko antolakuntza idazkaria, Espainiako presidentetzarako inbestidura saiorako negoziazio sortaren harira. Aitor Esteban EAJko ordezkariarekin izan zen Abalos, eta, bileraren ostean, Estebanek ohartarazi zuen Pedro Sanchezek «oraindik» ez duela EAJren babesa. Lehen bilera hori «tenperatura hartzeko» baliagarria izan dela, eta elkarrizketarekin segituko dutela ere nabarmendu zuen Estebanek.

«Akordiorako bidean urratsak egiteko» negoziazioarekin jarraitzea hitzartu zuten Abalosek eta Estebanek, eta azken horrek PSOEko ordezkariari eskatu zion pentsio sistemaren, lan merkatuaren eta lurraldetasun politikaren auzietan esku hartzeko.

Bestalde, Abalos bera bildu zen UPNko diputatu Carlos Garcia Adanerorekin. Adanerok Abalosi ohartarazi zion PSNko Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakari izaten bada ez diotela Sanchezi beren babesa emango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.