ZUZENDARIARI

Errelatoarekin bueltaka

Hernani.
2015eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Irakurri berri dut Jakin aldizkarian Joan Mari Torrealdairi egin dioten elkarrizketa luzea, Egunkaria-ren 25. urteurrena dela eta. Sabelean ustez amatuak nituen su batzuk isiotu zaizkit nire zentzu onaren eta ganoraren borondateaz kontra. Zinez argigarria da bertan egiten den narrazioa (mila esker handi bat, Joan Mari, eta eutsi!), batez ere jazarpen politikoari lotutako pasarteetan. Ni neu han inguruan ibili nintzen edo, baina bertan kontatzen diren gehienak ahantziak nituen eta beste zenbait lehenbizikoz orain irakurriak.

Gaur egun, errelatoa, kontakizuna edo dena delako hori hain modan dagoen honetan, bereziki argigarria egin zait elkarrizketa. Egunkaria kriminalizatzeko egitasmo politikoan («Guztia ETA da» leloa bihurtuko zenaren abiapuntuetariko bat), EAJ alderdi politikoak erantzukizun zuzen eta erabatekoa izan zuen, esan banezake ere ez dut esango berak inbentatu zuen, baina bai luzaz elikatu eta gerora garzon-delolmotarrek baliatuko zituzten argudio faltsuez hornitu. Eta hauts haietatik ondoko lohiak: kazetaren itxiera, atxiloketak, torturak, espetxealdiak, diru kalteak, eta—zertan ez aipatu— urteetara eratorritako heriotzak. Nik dakidala (posible da eskapatu izana) ez dut entzun edo irakurri EAJko arduradun politikoetako inor horren gaineko autokritikarik egiten, ezta —imajinatzeak lanak ematen ditu— biktimei barkamena eskatzen ere. Hori gertatu bitartean, niretzat bederen, Urkulluren, Fernandezen eta gainerakoen diskurtsoa hutsalaren hurrengoa irudituko zait, errelato deituaren inguruan ari direlarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.