Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpaina

EITB Focusek parlamentari bat iragarri dio Voxi

2020ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
BILBO. EITB Focus inkestaren arabera, EAJk eta PSE-EEk aise lortuko dute gehiengo osoa Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eta Voxek aukera du parlamentari bat lortzeko. EAJ litzateke lehenengo indarra, 31 edo 32 diputaturekin, hau da, orain baino hiru edo lau gehiagorekin.

EH Bilduk eutsi egingo lieke oraingo 18 diputatuei, edo bat gehiago lortuko luke. PSE-EE hirugarren indarra izango litzateke, 10-11 diputaturekin. Elkarrekin Podemos jaitsi egingo litzateke, eta zortzi diputatu baino ez lituzke lortuko. PP eta Ciudadanosen koalizoak, berriz, sei diputatu lortuko lituzke, egun PPk dituenak baino hiru gutxiago. Azkenik, Voxek Araban lor dezake diputatua. IƱigo Urkullu (6,15) eta Maddalen Iriarte (5,48) dira 5eko puntuazioa gainditzen duten bakarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.