Koronabirusa

Preso adinekoak eta eriak askatzeko eskatu dute

Kongresuko UP, ERC, JxCat, EAJ, EH Bildu, Mas Pais, CUP, BNG eta Compromis batu dira eskarian

Ni Zu Bi dinamikaren martxa bat, iaz, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2020ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MADRIL. Espaniako Kongresuko Unidas Podemos, ERC, Junts Per Catalunya, EAJ, EH Bildu, Mas Pais, CUP, BNG eta Compromis taldeek Espainiako Gobernuari eskatu diote COVID-19a dela-eta estatuko kartzeletan dauden presoen egoerari erreparatzeko eta egoerarik ahulenean daudenei premiazko neurriak aplikatzeko. Bost puntu biltzen ditu talde haien manifestuak. Lehenean, 65 urtetik gorako presoak eta COVID-19aren aurretik patologia serio, kroniko eta larriak zituztenak aske uzteko eskatu dute.

Bigarren puntuan, zigorraren hiru laurdenak beteta dauzkaten presoak askatzeko diote. Hirugarrenean, Osasun, Justizia eta Barne ministerioen arteko elkarlana sustatzea galdegin dute, pandemiaren egoera aztertzea eta presoei proba azkarrak egitea. Laugarrenean, presoek pandemiaren inguruko informazio osoa jasotzeko eskubidea bermatzeko eskatu dute. Azkenekoan, ahal bezain laster presoak euren bizilekutik gertuen dauden espetxeetara gerturatzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.