Sanchezek maiatzaren 21ean abiatuko ditu bilera ofizialak beste alderdiekin
    MADRIL. Maiatzaren 21ean osatuko dituzte Espainiako Kongresua eta Senatua. Ganbera horietako presidenteak eta mahaiak orduan aukeratuko dituzte, eta egun horretan hartuko dute kargua diputatuek eta senatariek. Kongresua eratutakoan, bost eguneko epea dago talde parlamentarioak osatzeko; beraz, maiatzaren 28aren bueltan berretsiko ditu Kongresuko Mahaiak, eta Bozeramaileen Batzordea sortuko. Batzorde horrek deituko du inbestidura saiora. Garaizenera jota, ekaineko lehen astean izango da.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu