Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpaina

Segurtasun Saila dispositibo berezia prestatzen ari da

Webgunea atondu dute aurreko hauteskundeetako emaitzak eta uztailaren 12koen datuak emateko

2020ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila azken ukituak ematen ari zaizkio Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde egunerako prestatzen ari diren dispositiboari. Bezperan, larunbatean, agerraldia egingo dute azken xehetasunen berri emateko, baina jadanik dispositibo horren zenbait atal aurreratu dituzte.

Aurrekoetan bezala, Gasteizen zentralizatuko dute hauteskunde egunari buruzko informazioa, Lehendakaritzaren egoitzan, eta han emango dute gertatzen denaren berri. Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediak hiru agerraldi egingo ditu parte hartzeari buruzko datuak eta gerta zitezkeen gorabeherei buruzko informazioa emateko: 10:00etan, 13:00etan eta 18:00etan. Bozketa, berriz, 20:00etan amaituko da; horren ostean, Beltran de Herediak beste agerraldi bat egingo du emaitzak eta alderdi bakoitzak zenbat parlamentari lortu dituen jakinarazteko, boto kopuru esanguratsua zenbatutakoan.

Beste aldetik, Jaurlaritzak webgune bat jarri du abianwww.hauteskundeak.eus helbidean. Han zuzenean emango dituzte boto zenbaketaren inguruko datuak, baina jadanik ikusgai dago aurreko hauteskundeetako emaitzak eta botoa emateko prozesuari buruzko zenbait argibide, boto emaileentzat zein hauteskunde mahaietan egon behar dutenentzat. Jaurlaritzak sare sozialen bidez ere emango du informazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.