Koronabirusa

Espainiako armada Gasteizen

Soldaduak, atzo, Zaragozan. EFE.
2020ko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Espainiako armadaren Larrialdi Unitate Militarra Gasteizen izango da datozen egunetan, Miguel Villarroya Defentsako Estatu Nagusiaren buruak iragarri duenez. 50 soldadu inguru egongo dira hirian, eta «instalazioak desinfektatzea eta jendea pilatzea eragoztea» izango da haien zeregina.

Espainiako, Galiziako eta Herrialde Katalanetako 27 hiritara ere bidaliko dute armada. Espainian: Segoviara, Toledora, Avilara, Aranjuezera, Granadara, Meridara, Jerezera, Santanderrera, Oviedora, Madrilera, Malagara, Valladolidera, Zaragozara eta Sevillara. Herrialde Katalanetan: Alacantera, Castellora, Valentziara eta Palmara. Galizian: Pontevedrara eta Coruñara.

Erkoreka Jaurlaritzako eledunak esan du ez dela neurria «kritikatzeko» garaia, «nahiz eta horretarako arrazoiak badauden».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.