Landetak eta Lertxundik beren proposamenak aurkeztu dituzte

Datorren astelehenean egingo dira Euskadiko Futbol Federazioko hauteskundeak, biak hautagai direla

2021eko otsailaren 24a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Astelehenean egingo dituzte Euskadiko Futbol Federazioko hauteskundeak, eta bi dira Luis Mari Elustondo ordezkatzeko hautagaiak: Javier Landeta eta Koikili Lertxundi. Biek azken egunetan jakinarazi dute beren hautagaitzetako kideak nortzuk diren, eta dituzten proposamenak.

Landetak atzo egin zuen, pandemiagatik prentsa ohar baten bidez. 11 proposamen nagusi jasotzen ditu. Euskal selekzioaren ofizialtasunaren gaia sortzen ari da ikusmin handienahauteskunde hauetan, eta egun Leioako presidente dena «urrats sendoak» egitearen alde azaldu da, «lankidetzatik eta adostasunetik abiatuta». Euskara eta berdintasuna sustatzea, Gunuine liga bat sortzea, eta futbolarien eta entrenatzaileen baldintzak hobetzea ere proposatu du.

Euskara eta berdintasuna ere lehentasunen artean ditu Koikili Lertxundik. Herenegun eman zuen bere hautagaitzaren berri. Ofizialtasunaren bidean urratsak egiten segitzearen aldekoa da Athleticeko jokalari ohia, eta bide horretan badu proposamen bat: estaturik gabeko nazioen artean izaten diren txapelketetan parte hartzea, juridikoki eta politikoki egin daitekeen bidea indartzeko. Garrantzitsua iruditzen zaio, halaber, federazioak dituen eskumenak indartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.