542

Uxue Barkos, ekitaldian. I. ZABALETA / ARP.
2018ko martxoaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ETXEBIZITZA IRAUNKORRAK

Navarra Social Housing egitasmoko lehen 42 etxebizitza iraunkorren lanak atzo abiatu zituzten Arangurenen (Nafarroan). Alokatzeko izango diren 542 etxe eraikiko dituzte. Eraikuntzarako beteko diren parametroak direla eta, ia energia kontsumorik ez duten etxebizitzen ziurtagiria lortuko dute. 2020tik aurrera ezarri nahi du Europako Batasunak eraikin berri guztietan kontsumoa mugatzea helburu duen araudia. Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak jarri zuen proiektuaren lehen harria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.