Lankidetza berritu dute Zinemaldiak eta EITBk
ZINEMA. Lankidetzarako duten hitzarmena berritu zuten atzo EITBk eta Zinemaldiak. Horren harira, jaialdiaren jarraipen zabala eskainiko du EITBk telebista, irrati nahiz Internet bidez, eta euskal zinemari eskainitako Zinemira sailaren babesle izateari ere eutsiko dio. Halaber, Ana Murugarrenek ETBrentzat egindako El precio de la libertad telebistarako filma estreinatuko dute Zinemaldian.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu