ZUZENDARIARI

USEren berrikuspena aztergai

Ainhoa Zuluaga.
2023ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Zertan huts egin dut? Galdera hori egin zuen nire semeak USE unibertsitatera sartzeko ebaluazioko matematikako azterketaren nota jakitean. 5,5 atera zuen, nota guztiz etsigarria fisika ikasi nahi zuela kontuan hartuta. Bigarren zuzentzaileak 8,13ra igo zuen nota, baina azterketako txantiloia zuzenduta atera da, eta erantzun guztiak zuzenak dira.

Detektatu dut USEren azterketa berrikusteko prozedura guztia, hasieratik gora jotzeko errekurtsoa jarri arte, EHUrentzat eraginkorra izan dadin bideratuta dagoela, baina ikasleentzat kaltegarria dela.

Ez gara gai izan zer akats egin dituen jakiteko. Semeak gora jotzeko errekurtsoa euskaraz idatzi zuen eta unibertsitateak prozeduraren zuzenketari buruzko erantzun etsigarri batekin atzera bota zuen, gaiaren funtsarekin zerikusirik ez zuena eta gaztelaniaz gainera.

Gaur egun, ikasleek beren azterketa aurrez aurre irakasleren batekin berrikusteko aukerarik ez dago USEn; horregatik, garrantzitsua da urrutiko berrikuspenerako prozedura eta arauak bermatzaileagoak izatea.

Salaketa bat idatzi nion EHUri, berrikuspen-prozesuan urratzen diren eskubideetako batzuk zerrendatuz, eta EHUk ez dit erantzun. Arartekoarengana jo nuen, eta hark ontzat eman du EHUren bertsioa, besteak beste, ikasleek ez dutela eskubiderik zertan huts egin duten jakiteko (bide batez, Arartekoari bai erantzun dio).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.