Donostiako 59. Zinemaldia
Farhadiren filmak irabazi du Beste Begirada saria
SARIA.Asghar Farhadiren Jodaeiye Nader ez Simin (Nader and Simin, A Separation) irandar filmak jaso du TVE-Beste Begirada saria, eta sari bereko epaimahaiaren aipamen berezia Joao Canijoren Sangue do meu sangue-rentzat izan da. Jodaeiye Nader ez Simin filma, Berlingo Urrezko Hartzaren irabazlea, «banaketaren gai konplexua estereotiporik eta manikeismorik gabe» lantzeagatik nabarmendu da, epaimahaiaren iritziz.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu