ZUZENDARIARI

Neguko egun batean

2023ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Duela gutxi lagun talde bat mendira joan ginen. Neguko hotzak ez gintuen kikildu, ez, eta ederra, oso ederra zegoen mendia. Neguko koloreak ez ziren udaberrikoak bezalakoak. Tonu gris, nabar eta berde ilunek paisaia edertzen zuten, neguko zeruaren urdinarekin eta mendien goialdeetan pausatutako zuriarekin kontrastean. Giro hotz hau lagungarria izan zen hausnarketa egiteko:

— Ados, ez zaizkit haize errotak gustatzen, eta mundu guztiaren kontra ezin da borrokatu, nahiz eta datu objektiboak dauden esateko gure behar energetikoak asetzeko ez direla oso egokiak izango. Baina, eolikoak jartzekotan, zergatik ez dituzte ezartzen industria guneetan? Han bai dago argi energiaren beharra, badaude errepideak, eta instalazio elektrikoa eskurago dago. Poligono ugari dago gure lurraldean. Ez genuke zertan hondatu paisaia eder hau guztia, ez urbanizatu mendikateak.

— Zarata sortzen omen dute.

— Poligono bakoitzean pare bat jarriz gero, ez litzateke hainbeste nabarituko...

—... eta benetan errentagarriak izango balira, pabiloien artean hamaika ipiniko lituzkete. Orduan ez zaratarik, ez oztoporik!

Isildu ginen. Isilean beherantz abiatu ginen, poliki-poliki, bakoitza bere baitan murgilduta, erantzunik aurkitu gabe, eta erabat etsita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.