Albistea entzun

Aldeari eutsi behar dio

Gaur jokatuko du Bidasoak Europako Ligara sailkatzeko azken neurketa. Joanekoan 30-27 irabazi zuten irundarrek Artalekun
<b>Bidasoako jokalariak, joaneko partidan, Magnus Langelanden jaurtiketa oztopatu nahian .</b>
Bidasoako jokalariak, joaneko partidan, Magnus Langelanden jaurtiketa oztopatu nahian . JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2022ko urriak 4

Trondheimetik (Norvegia) igaroko da Europako Ligara sailkatzeko trena. Han jokatuko du Bidasoak gaur, (20:45 Eitb.eus) bigarren kanporaketako itzulerako neurketa. Etxeko taldea izango dute aurrean: Kolstad. Joanekoan 30-27 nagusitu ziren horiak Artalekun, eta alde horri eutsi beharko diote ligaxkan egon nahi badute.

Asobal ligan kolpe gogorra hartu ostean, irundarrek pentsaera aldatu beharko dute. Bartzelonak hanka artean erabili zuen Irungo taldea, eta aise gailendu zen etxean (39-28). Orain, erronka handiari egin beharko diete aurre. Bigarren urtez jarraian egon nahi du Bidasoak Europako Ligako multzo fasean, eta asteburukoa azkar ahaztu beharko dute horretarako.

Joanekoan lan zaila izan zuen Bidasoak. Norvegiako taldea indartsu irten zen, eta aurretik izan zen markagailuan denbora luzez. Hala ere, 16-13 aurretik joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, asko estutu zuten zaleek Artalekuko harmailetan, eta, Bidasoak sei golen aldea lortu bazuen ere, azkenerako hiru golekoarekin amaitu zen neurketa.

Gaurko neurketari begira, Jacobo Cuetara entrenatzaileak argi dauka «aurkari gogorra» izango dutela aurrean. «Lanaren erdia egin dugu, eta oso pozik gaude; baina haiek, etxean jokatuta, betebehar batzuk dituzte».

Jokalari batzuk min hartuta izan arren, Cuetarak «ondo» ikusten du bere taldea. Hala ere, jakitun da etxetik kanpo jokatuta zailtasuna areagotzen dela: «Sailkatzeko, gure onena eman beharko dugu, eta horretan dihardugu», adierazi du.

Jon Azkue kapitainak azpimarratu du «neurketa irabaztera» irten behar direla: «Hobe da hiru golen aldea izatea, alderik ez izatea baino, baina irabazten saiatu behar dugu, etxean egin genuen moduan». Oriokoaren ustez, «defentsan» egongo da kanporaketarako giltza: «Aurreneko jokaldi zuzenak gelditu behar ditugu, eta haien jokoa luzatu. Zailtasun gehiago dituzte taldean jokatzen», ohartarazi du.

Inbertsioan itxaropena

Norvegiako taldeak inbertsio handia egin du udan. Babesle indartsuari esker, ospe handiko fitxaketak egin dituzte, eta entrenatzaile berria ere ez da nolanahikoa. Christian Berge Norvegiako hautatzaile ohia da, eta Trondheimeko taldearen euskarririk nagusietako bat.

Kanporaketa honetara iristeko, Drammen HK kaleratu zuen, horiek ere Norvegiakoak. Drammen bigarren gelditu zen aurreko sasoian ligan, eta Kolstad, berriz, laugarren. Bederatzi punturen aldea egon zen bi taldeen artean, baina Kolstaden udako inbertsioak dena aldatu du.

Oraingoan, ondo baino hobeto hasi du Bidasoaren aurkariak sasoi berria. Jokatu dituen lau neurketak irabazi ditu, eta Norvegiako ligako lidergoan daude.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Neymar Jr, Brasilgo izar nagusia, atzoko partidaren ostean, negarrari ezin eutsita. ©JOS MNDEZ / EFE

Argentinak eta Kroaziak penaltietan irabazi diete Herbehereei eta Brasili

Beñat Mujika Telleria

Kroaziak penaltietan irabazi dio Brasil faboritoari. Argentinak, aldiz, ez du huts egin Herbehereen aurka

Peio Etxeberria eta Elordi, atzo, Larraintzarren. / ©BERRIA

Hirugarren partida ere irabazi egin dute Elordik eta Zabaletak

Jon Ordoñez Garmendia

Peio Etxeberria eta Rezusta 22-10 hartu dituzte mendean Larraintzarren, eta sailkapenaren buru dira.

 ©BERRIA

Gizontasun eredu «toxikoa» oinarrian

Jone Bastida Alzuru

Egungo gizonezkoen futbol eredua matxista, arrazista eta homofoboa dela uste du Joseba Gabilondo EHGAMeko kideak, eta, horren ondorioz, gay batentzat futbola ez da «espazio seguru bat». Gogoetarako deia egin du, egoerari aurre egiteko.
 ©BERRIA

Melodia nork jarriko

Iñigo Lasa

Frantziaren eta Ingalaterraren arteko lehiak ikusmina sortu du. Rice eta Tchouameni dira beren selekzioaren jokoaren euskarri.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...