2010eko irailaren 5a: eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia
    "ETAk jakinarazten du hilabete batzuk direla eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia hartu zuela", zioen hitzez hitz erakunde armatuak 2010eko irailaren 5ean. Ez zuen zehaztu erabakiaren iraupena, eta ‘su-eten’ hitza ez zuen erabili. Erabaki hori Euskal Herriaren "askatze borrokan" eta "prozesu demokratikoa" abiarazteko bidean kokatu zuen ETAk, eta, alde horretatik, "gatazkaren konponbide demokratikoaren" aldeko "konpromisoa" berretsi zuen. BERRIAren gehigarria
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu