21 urteko gizonezko bat atxilotu dute Irunen, beste bati labanaz erasotzea egotzita

2009ko martxoaren 2a
13:34
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 21 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur, beste bati labanaz eraso izana leporatuta. Erasoa 7:00ak aldera gertatu da, kafetegi batean. Lekuko baten esanetan, 21 urteko gaztea honen neskalagun ohia “gogaitzen” arituda, eta talde berean zegoen beste gizonezko batek jarreragatik errieta egin dio. Orduan, labana sartu dio besteak, hankan, eta ihesi joan da.

Ustezko erasotzailea inguruan zegoen lagun batekin honen autoan ihes egiten saiatu da. Alabaina, ertzainen patruila bat agertu, eta autoa gerarazi du. Gaztea arakatzen ari zirela, honek ertzain bat jo, eta oinez ihes egiten ahalegindu da, baina berehala atzeman dute.

Polizia etxera eraman dute, eta datozen orduetan epailearen aurretik igaroko da.

Bien bitartean, labanaz zauritutako gaztea ospitalera eraman dute. Zauria izan du arteria femoralean, baina tenorez artatu dute, eta arriskutik kanpo dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.