Aske utzi dituzte Antton Rouget eta Aintza Zufiaurre Segiko kideak

2009ko azaroaren 12a
19:38
Entzun 00:00:00 00:00:00

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez, Antton Rouget eta Aintza Zufiaurre Segi gazte erakundeko kideak aske utzi dituzte gaur arratsaldean, sei eta erdiak aldera. Atzo arratsean atzeman zituen Frantziako Poliziak, Uztaritzen (Lapurdi), Frantziako bandera erretzea leporatuta, eta biak Baionako polizia etxean eduki dituzte.

AAMk "berriz ere, gogor salatu du euskal militantziaren aurkako jazarpena eta, bereziki, Ipar Euskal Herrian Polizia hedatzen ari den gazteen kontrakoa". Segiko kideen aurkako galdeketak "oso bortitzak" izan ohi direla adierazi du.

Gaur, operazioa salatzeko, 18:30ean elkarretaratzeak egin dituzte Uztaritzen eta Baionan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA