Athletic jada Kopako partidan pentsatzen ari da

2009ko maiatzaren 4a
16:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Atheticek Lehen Mailan jarraituko du ziurrenik atzo Sportingen aurka berdindu ostean. Orain Espainiako Kopako finala du buruan, maiatzaren 13an Bartzelonaren aurka Valentzian jokatuko duena hain zuzen ere.

"Oraindik matematikoa ez den arren Lehen Mailan jarraituko dugula uste dut" adierazi du Gaizka Toquero Athleticeko aurrelariak. Espainiako Ligan 11.postuan dago Athletic, jaitsiera postuetatik zazpi puntura.

"Bartzelonaren aurkako Kopako finalak ezin gaitu beldurtu, edozeinek irabazi dezakeen partida delako. Ligan Bartzelonak Numantziaren aurka galdu du, esaterako. Nahiz eta objektiboa izan behar garen, eta Bartzelona Europako talde indartsuenetako bat dela onartu. Hala ere, irabazi diezaiokegu", nabarmendu du Toquerok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.