Auzipetuei elkartasuna bihar eta etzi

2010eko irailaren 30a
16:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Bihar eta etzi ere hainbat ekitaldi izango da Udalbiltzako auzipetuei elkartasuna adierazteko. Bihar Bilbon manifestazioa egingo dute, Arriaga plazatik abiatuta 19:30ean. Auzia "eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso garbia" dela iritzita, Bilboko Ekimeneko eragileek egin dute protestarako deia.

Etzi, berriz, udaletxe aitzinetan elkarretaratzera deitu du Bai Udalbiltzari Sareak. "Indarrak biderkatzeko" ideologia guztietako herritarrei gonbita egin diete sareko kideek. Bilkurak eguerdian izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.