'AHT gelditu. Posible da, gure esku dago' lelo hartuta, manifestazioa antolatu du AHT Gelditu! Elkarlaneak; Donostian egingo dute, azaroaren 6an.
Manifestazio horren bidez, Eusko Jaurlaritzak gai horrekiko duen "jarrera inposatzailea" salatu nahi du, batik bat, AHT Gelditu! Elkarlanak. Hain zuzen ere, herritarrei onurarik ekarriko ez dien proiektua dela iritzi diote, eta Jaurlaritza "iluntasunez" ari dela jokatzen.
Hainbat bertsolari, musikari, kulturgile eta kirolarik babesa agertu diote mobilizazio horri.
Gainera, manifestazioaren aurretik beste hainbat ekintza egingo dituzte: bihar, elkarretaratzea egingo dute Bilboko Arriaga Antzokiaren atarian, ostegunean Zornotzako (Bizkaia) erreferendum plazan, ostiralean Durangon (Bizkaian) eta larunbatean Gasteizen.
Abiadura handiko trena
Azaroaren 6an manifestazioa egingo du AHT Gelditu! Elkarlanak Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu