Soslaia

Bahituen nazioarteko ikurra

2008ko uztailaren 3a
11:42
Entzun
"Hemen hilda bizi gara. Gaizki nago. Une zaila da eta ez dut ezertarako gogorik". Ingrid Betancourtek (Bogota, 1961) hitz horiekin azaltzen zuen bere egoera amari iaz bidalitako azken gutunean. Sei urte eta lau hilabetez bahituta egon ondoren haren osasun egoera larria zen. Betancourt 2002. urteko otsailaren 23an bahitu zuten bete-betean presidentetzarako kanpaina egiten ari zela San Vicente del Caguanen. Oxigeno Berdea 1998. urtean berak sortutako alderdiko hautagaia zen. Frantziako nazionalitatea du eta horrek nazioartean beste bahituek izan ez duten oihartzuna izateko baliagarri izan zaio. Betancourtek aurreneko senarrarekin bi seme-alaba ditu eta bigarren aldiz ezkondu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.