Begoña Errazti: "Zapateroren esku dago Batasuna hauteskundeetara aurkeztea"

2005eko otsailaren 15a
15:47
Entzun
EAko presidente Begoña Erraztiren iduriko, datorren apirilean egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Batasunak parte hartzeko aukera izatea PSOEk eta egungo Espainiako Gobernuak baino ezin dute erabaki. Batasunaren parte-hartzearen alde agertu da Errazti, "konponbidea" litzatekeela nabarmendu du, eta Zapaterori eskatu dio Espainiako Alderdien Legea indargabetzeko. Hala ere, ez du uste Madrilgo Gobernu sozialistak bide hori hartuko duenik.

Hain zuzen ere, EAko presindeteak azpimarratu du Zapaterok berak esan duela apirilaren 17a baino lehen ez duela Batasuna legalizatuko. Hala ere, urrats hori egitea oso erraza dela ohartarazi dio Erraztik Espainiako Gobernuko presidenteari: "Bere [Zapateroren] esku dago, oso erraza da, egin dezake. Egia esan, hainbeste esandako aldarte on hori erakutsi beharko luke PSOEk, hain justu, dagoeneko Zapaterok aipatu ere egiten ez duen aldarte ona. Baliogabetutako askatasunak itzuli beharko lituzke eta Alderdien Legea indargabetu egin beharko luke", adierazi du. Gainera, Alderdien Legeak Espainiako Konstituzioko, "beren Konstituzioko", oinarrizko askatasunak urratzen dituela azpimarratu du.

"Konponbidea litzateke alderdi guztiek aurkezteko aukera izatea, eta horren ardura PSOErena da. Batasunari ere gogorarazi behar zaio erabaki horren ardura sozialistena baino ez dela", erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.