Cavendishek bere hirugarren garaipena lortu du Tourrean

2008ko uztailaren 17a
17:24
Entzun
Mark Cavendishek irabazi du gaur arratsaldean Frantziako Tourreko hamabigarren etapa: Lavelanet-Narbona (168,5 kilometro). Columbia taldeko txirrindulariak lasterketan lortzen duen hirugarren garaipena da. Esprintean nagusitu da. Bere atzetik Sebastien Chavanel (Française des Jeux) eta Gert Steegmans (Quick Step) sartu dira, denbora bertsuan. Etapa laua izan da.

Cadel Evansek (Sillence-Lotto) segitzen du lider, aurrenekiko atzoko alde berarekin.

56. kilometroan bi txirrindularik tropeletik ihes egin dute, eta 112.ean Juanjo Orotzek (Euskaltel-Euskadi) ospa egin du, eta gerora haiekin bat egin du. Halere, 158.ean tropelak hirurak irentsi egin ditu bukatzeko hamar kilometro geratzen zirela.

Azken kilometroetan Columbia eta Quick Step taldeak buruan izan dira, beren esprintlarientzako bidea prestatzen. Hain justu, Columbiako Cavendish, esprint luze batean aurrekoei aurrea hartuta, bere hirugarren garaipena eskuratu du.

Bihar korrituko dute hamahirugarren etapa: Narbona-Nimes (182 kilometro). Laugarren mailako hiru mendate izango dituzte.

Igandean hasiko dira berriro mendiko etapa garrantzitsuak. Hilaren 27an bukatuko da itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.