Donostia-Madril, Bilbo-Malaga eta Bilbo-Xerez hegaldiak bertan behera utziko ditu Spanairrek

2008ko uztailaren 16a
19:09
Entzun 00:00:0000:00:00
"Krisi ekonomikoa" argudiatuta hartu duen neurrietako bat da. Gainera, 1.100 lanpostu kenduko ditu.

Espainiako Spanair aire konpainiak jakinarazi du 1.100 lanpostu murriztuko dituela eta bederatzi hegaldi bertan behera utziko dituela, tartean Madril-Donostia, Bilbo-Malaga eta Bilbo-Xerez ibilbideak, azken biak Andaluziarekin (Espainia) lotzen dituzten hegaldienak.

Spanairrek 3.800 langile ditu guzira, eta 1.100 kalera botako dituela iragarri du gaur, "dagoen krisi ekonomikoa" argudiatuta.

Zuzendaritzak azaldu duenez, errentagarriak ez diren bederatzi hegaldi bertan behera utziko ditu. Horien artean daude Espainiako hiriburua eta Donostia lotzen dituena, eta Bilbo Andaluziako bi hirirekin, Malagarekin eta Xerezekin, lotzen dituztenak.

Neurri horiekin guziekin, heldu den urtean 90 milioi euro aurreratzea espero du Spanairrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.