EAJk eredu ekonomiko-produktiboaren erreforma eskatu du, EAk fiskalitatearena

2010eko maiatzaren 13a
14:27
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak ez du argitu bere alderdiak Espainiako Gobernuaren murrizketak babestuko dituen edo ez honek lege dekretuak Kongresura eramaten dituenean, "lehendabizi entzun" egin nahi dutelako, baina, oroz gain, aldatu behar dena eredu ekonomiko-produktiboa dela esan du; eredu horren erreforma eskatu du Urkulluk.

Gobernuak atzo iragarritako aldaketa sorta "beharrezkoa izanik ez, baliteke nahikoa ez izatea", EAJren ustez. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea "inprobisatzen" ari dela esan du Urkulluk Antena 3 telebista katean gaur. Neurriok ezarri aurretik, horiez Kongresuko batzorde batean aztertu beharko liratekeela dio EAJk.

Jesus Mari Larrazabal EAko eusko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari galdegin dio ez ditzala gobernuaren neurriak "erabat" segitu, eta politika fiskalaren aldaketa sustatzeko eskatu dio, "gehien irabazten dutenek gehiago ordaintzeko". Hala, Larrazabalen ustez Jaurlaritzak itun fiskala bultzatu beharko luke Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiekin.

Aralarrek iritzi dio Zapaterok "bazterrera bota" duela "ongizatea".

Alternatibak aldundiei eskatu die azaltzeko murrizketak egingo dituzten edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.