Erkoreka: "Rajoyk ez du gaitasunik izan arazoari irtenbidea emateko"

2014ko urriaren 15a
09:17
Entzun

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, Artur Mas Generalitateko presidenteak hartutako bidea "geratzen zitzaien irtenbide gutxienetako bat" zen. Radio Euskadin egindako adierazpenetan esan du Kataluniako gizartea "tsunami bat bezala" datorrela; horren aurrean, ordea, Espainiako Gobernuaren jarrera kritikatu du.

Erkorekaren ustetan, Espainia "hasieratik deseroso" egon da gai horri dagokionez: "Rajoyk ez du izan gaitasunik, erreflexurik eta sormenik izan hor jarraitzen duen arazo bati irtenbidea emateko".

Jaurlaritzako bozeramaileak uste du gobernua "irtenbidean inplikatu" egin behar dela. "Arazoa hor dago oraindik, hasierako proposamena aurrera eraman ezin izan dutelako arazoa ez da itzali".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.