ERREAKZIOAK

2008ko irailaren 24a
17:06
Entzun
Joseba Egibar (EAJ): "Iparraldeko Batasuna legez kanpo uzteko atarikoa izan daiteke"

EAJren Gipuzku Buru Batzarreko lehendakariari Ipar Euskal Herrian Batasuna ilegalizatzeko lehen urrats bat iruditzen zaio gaurko sarekada. Hala esan du ETB2ko El Punto saioan: "Gaurko operazioa Ipar Euskal Herriko Batasuna legez kanpo uzteko atarikoa izan daiteke, nahiz eta Frantziako Justizia Espainiakoa baino garantistagoa izan. Frantziak, atxiloketa masibo hauekin, beste pauso bat eman du".

LAB: "Ezker Abertzalea ahulduz gatazkaren konponbide politiko eta demokratikoa zapuzteko helburua dute"

Euskal Herriko gatazkaren adierazpideetan kokatu du LAB sindikatuak gaur Frantziako Poliziak Batasunaren kontra egindako operazioa. Atxiloketa horiek "sektore zabal baten eskubide zibil eta politikoak ukatuak eta urratuak direla" erakusten du LABen arabera, eta dinamika hori lehendik datorrela oroitarazi du. Nolanahi ere, Frantziako Gobernua Espainiakoak aspaldi hasitako bidean sartzea berritasuna dela nabarmendu du.

"Madrilgo zein Parisko Gobernuek estrategia oso bat jarri dute abian, Ezker Abertzaleak herri honek behar dituen aldaketa politiko eta sozialak bultzatzeko duen determinazioa oztopatzeko. Eraso berri hauek, Ezker Abertzalea ahulduz, gatazkaren konponbide politiko eta demokratikoa zapuzteko helburua dute", dio LABek zabaldutako oharrak.

Dena den, euskal herritarren gehiengoak erabakitzeko ekubidearen jabe dela eta konponbide demokratikoa behar dela barneratuta dauka LABen iduriko, eta, ondorioz, errepresioaren gainetik eskubide horien gauzatzea gailenduko dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.