Mariano Raxoi (PP): "ETA-Batasunak edo haren frankiziek ezin dute hurrengo hauteskundeetan egon".
Antonio Basagoiti (EAEko PP): "900 hilketa ez dira estaltzen estatutu batzuk aurkeztuta eta, batik bat, ez da bermatzen ETAk ez duela berriro hilko. Batasuna ez bada hauteskundeetara aurkezten, akabatuta egongo da. Ez zaio enegarren aukera eman behar".
Yolanda Barcina (UPN): "Ezker abertzaleak terrorismoa gaitzetsi beharra du, ez da nahikoa Alderdien Legea betetzea; jarrera ere erakutsi egin behar da".
Cayo Lara (IU): "Ezker abertzaleak gaur zer esan duen kontuan hartuta, legeztatzea ezin da atzeratu, baldintzak betetzen ditu. Normalizazio politikorako aurrerapauso handia da gaurkoa".
Maria Dolores de Cospedal (PP): "Izen berria izan arren, Batasuna dago alderdi berriaren atzean, eta ez da nahikoa etorkizunean etor daitekeena arbuiatzea; lehenagotik egindakoa ere arbuiatu behar da".
Iñaki Galdos (Hamaikabat): "Ezker abertzalea legeztatzen bada, Eusko Legebiltzarra desegin eta [lehendakaritzarako] hauteskundeak egin beharko lirateke, 2013. urtera itxaron gabe. Ezker abertzaleak bide baketsu eta politikoen alde egindako iragarpena osorik berretsi du. Horregatik, kezkagarria da PSOEn eta PPn zenbait sektorek ilegalizazioaren aldeko estrategia bultzatzen jarraitzea".
Paul Rios (Lokarri): "Estatutu berriek soberan betetzen dute Alderdien Legea; ETA espreski errefusatu dute, eta inork alderdi berriari helegitea jartzen badio, epaileek legalizazioaren alde egin beharko lukete. Ez dakit zer gehiago esatea nahi duten. Oso garbi dago estatutuetan ETAren biolentzia errefusatzen dela".
Marcelino Iglesias (PSOE): "Hobetze nabaria da gaurko aurkezpena, lehen aldiz ETAren biolentzia errefusatu dutelako; hobea da hori biolentzia babesten aritzea baina. Baina demokrazia oso exigentea izango da talde horiekin, 25 urtez biolentzia babestu dutenentzat ez dira nahikoa adierazpen batazuk edo alderdi baten estatutuak".
Pello Urizar (EA): "Altuagoa esan daiteke, baina garbiago ez. Azken asteetan aurreratutakoa berresi dute, eta bide politikoekiko konpromisoa garbia da. Hala ere, oinarri juridikorik ez duen arren, Espainiako Gobernuak alderdi berriari helegitea jarriko dio, garrantzia gehiago ematen baitio Alderdi Popularrak egiten dion presioari".
Jose Antonio Pastor (PSE-EE): "Letra txikia ere irakurri behar da, baina orain arte entzundakoa garrnatzitsua da. Ezker abertzalea ematen ari den pausoak norabide onean emandakoak dira. Ikusi egin behar da, hala ere, jokabideek gero adierazpen horiek laguntzen dituzten. Justiziak esan beharko du alderdi berria legezkoa den edo ez, eta alderdiek erabaki hori errespetatu besterik ezin dugu egin".
Iñigo Urkullu (EAJ): "Ezker abertzaleak legezkoa izan behar du. Eskakizun guztiak betetzen baditu A, B edo C planarekin maiatzeko hauteskundeetan egongo da. Ezker abertzalea egitear dena egin genuen besteok orain dela 30 urte".
Jon Abril (Aralar): "Ezker abertzalearen beste sentsibilitateak gaur aurkeztu duen adierazpenak oso garbi uzten du iraganarekin hausteko duen borondatea eta soilik bide politikoak erabiliz jarduteko borondatea. Aurrerapauso horren ostean, euskal gizarteak eskatzen duenarekin erantzun behar du Gobernuak, datozen hauteskundeetan alderdi guztiak baldintza berberetan lehiatu ahal izan daitezen. Aitzakiak jartzea oso zaila du Estatuak, ezin baita esan garbiago biolentziarik ez dela onartzen, ezta ETArena ere".
Oskar Matute (Alternatiba): "Lotsageabekeria litzateke Estatuak ezker abertzalea ez legeztatzea, eta Euskal Herriko milaka herritarren botoa bahitzen jarraitzea. Gobernuak ez lituzke bere hauteskunde interesak bakea eta normalizazioa baino gehiago lehenetsi behar. ETAren jarduera errefusatu dute".
Mikel Arana (Ezker Batua-Berdeak): "Espainiako Gobernuak alderdi berria legeztatzen ez badu, PSOEren eta PPren hauteskunde interesegatik izango da.ETA errefusatu dute, eta hori da guztioek ezker abertzaleari eskatzen genion azken esprinta. Gaurko egunak berebiziko garrantzia du, eta euskal politikagintzan bi aro banatuko ditu".
Patxi Zabaleta (Aralar): "Gaur hasten den prozesua legalizazioarekin amaitzea espero dut, ez dadin legez kanpoko alderdirik egon, non legez kanpoko herritarrak dauden".
Andoni Ortuzar (EAJ): "PSOEri eta PPri ez zaie interesatzen ezker abertzalea hauteskundeetan egotea, estrategia bat dute, eta batzuetan paperak aldatzen dituzte".
Iñaki Oiartzabal (EAEko PP): "Ezker abertzalea ez da oraindik ETArengandik urrundu, ez du erakunde terrorista desegiteko eskatu eta ez du baztertu etorkizunean horrek ekin dezakeenik. Estrategia bat da, batzuk erakundeetara itzultzeko besteak euskal gizartearen zati bati estortsioa egiten dioten bitartean".
Garbiñe Biurrun (EAEko Auzitegi Nagusiko epailea): "Ezker abertzalearen estatutuak akatsik gabekoak dira, legea betetzen dute. Garbi-garbi errefusatzen dute indarkeria. Beraz, demokraziaren garaipen bat da".
Erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu