Erresuma Batuan herritarrentzat "murrizketa mingarriak" iragarri ditu Cameronek

2010eko ekainaren 7a
15:38
Entzun 00:00:0000:00:00
Erresuma Batua uste baino egoera okerragoan dago, David Cameron lehen ministro kontserbadoreak esan duenez. Bere ustez, Gordon Brown laboristak gobernatu duen bitartean, "herritarrak euren aukeren gainetik bizi" izan dira, eta "goraiziak atera behar dira beste herri handiak egiten ari diren bezala". Herritarrek "murrizketa mingarriak" jasan beharko dituztela aurreratu du. Alemaniak neurriak gaur aurkeztu bezala, bihar egingo du Erresuma Batuak. Murrizketa sozial garrantzitsuak aurreikusi ditu kontserbadoreek eta liberalek osatu duten gobernu berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.