Flandriako indar politiko gehienek eskualdearen autonomia handitu nahi dute, oraindik aginte federalaren esku diren hainbat eskumen bereganatuz. Flandriak bere egin nahi duen eskumenetako bat da gizarte segurantza. Aldiz, frantses hiztunek ez dute aukera hori entzun ere egin nahi. Indarrean den egituraketan, gizarte segurantza eskumen federala denez, Valoniak eta Bruselak baino diru nabarmen gehiago sartzen du Flandriak kutxan, ekonomia sendoagoa baitu hark, eta makalago baitabiltza bertze biak.
Horregatik, Flandriak bere gizarte segurantza sistema izango balu, frantses hiztunak nagusi diren eskualdeen kalterako litzateke aldaketa. Gauza bera gertatuko litzateke Flandriak zerga autonomia handia eskuratuko balu -zerga sistema aldatzearena ere, flandriarren aldarrikapenen artean dago-.
Egituraketa federal bat lortzeko ahaleginean porrot egingo balute eta, beraz, Flandriak independentzia lortuko balu, Valoniak Frantziarekin bat egitea begi onez ikusiko lukete frantziar gehienek. Izan ere, France Soir egunkariak joan den ostegunean argitara emandako Ifop inkestaren arabera, frantziarren %66 bat-egitearen alde leudeke. Belgikako mugan dagoen Nord-Pas-de-Calais eskualdeko bizilagunen artean, berriz, herritarren %75 daude alde.
Eskumenak jokoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu