Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du onartu Uriaren abokatuak jarritako helegitea

2004ko maiatzaren 4a
18:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Iñaki Uriak kartzelatik ateratzeko 600.000 euroko bermea ordaindu beharko duela berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Apirilaren 28an jarri zioten 600.000 euroko bermea Uriari, eta hain kopuru handiaren arrazoitzat "ihes egiteko aukera" argudiatu zuten. Haren abokatu Jose Maria Elosuak helegitea aurkeztu zuen, Uriak kopuru handi hori ezin zuela ordaindu argudiatuta.

Espainiako Auzitegi Nazionala ez du helegitea onartu, eta horrenbestez, kartzelatik irteteko ordaindu beharreko bermea 600.000 eurotakoa dela berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.