Espainiako Gobernua adierazpena "sakon" aztertzen ari da

2010eko irailaren 5a
21:47
Entzun
Goizean ETAren bideoaren eta agiriaren berri jakin dutenetik, Espainiako Gobenuko Barne Ministerioko arduradun nagusiak bilduta daude adierazpena aztertzen. Agerpen publikorik egin aurretik "sakon" aztertu nahi dutela agertu dute.

Dena den, Ser irrati kateak aurreratu du Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuak ez duela balorazio onik egingo; aitzitik, 2006ko adierazpena baino eskasagotzat joko duela. Efe berri agentziak gauean zabaldu du gobernua ez dela fio ETAz, honek iragarritakoa ez-nahikotzat jo duela exekutiboak eta ETAk egin beharreko gauza bakarra armak uztea dela. Gobernuko iturriak aipatu ditu Efek hori argitaratzeko.

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa Espainiako Kongresuko taldeekin eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan da, iturri ofizialen esan dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.