Espainiako lan erreformaren puntu nagusiak

2012ko otsailaren 17a
11:39
Entzun

- Kontratu mugagabeen kalte-ordaina 45 egunetik 33ra murriztu dute lan egindako urte bakoitzeko.

- Hogei eguneko kalte-ordainekin kaleratzeko nahikoa izango da salmentak jaistea, galerak izan ez arren.

- Langabeziaren saria kobratzen dutenak gizartearen aldeko lanak egitera behartuko dituzte.

- Administrazioaren mendeko erakundeek enplegua erregulatzeko dosierrak aurkeztu ahal izango dituzte.

- Enpresek ez dute gobernuen baimena beharko enplegua erregulatzeko dosierra aurkezteko.

- Enpresa txiki eta ertainek kenkariak izango dituzte 30 urtez azpiko gazteak kontratatzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.