Eusko Legebiltzarraren erabakiari "errespetua" azaldu dio Jaurlaritzak, baina Iturbe babestu du

2015eko otsailaren 5a
17:15
Entzun

Ohar bat plazaratu du Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak Maite Iturberen dimisioa eskatzeko mozioa onartu ondoren. Jaurlaritzak gogorarazi du talde parlamentarioek ordezkaritza dutela EiTBko Administrazio Kontseiluan eta kontseilu horrek onartu zuela, apirilaren 29an, lan eskaintza publikoa egitea. Hori horrela, Iturberen jarduna babestu du, Eusko Legebiltzarraren erabakiaren aurrean "errespetua" azaldu arren.

Ildo beretik jo du EiTBko zuzendaritzak ere. Ohar batean, argudiatu du zuzendaritzak Administrazio Kontseiluaren agindua bete zuela lan deialdi publikoa eginda: "EiTBren zuzendaritzak Eusko Legebiltzarraren adierazpena errespetatzen du baina, lantaldearen berrantolaketari dagokionez, Administrazio Kontseiluaren erabakiei jarraitu behar diela gogoratu nahi du".

Apirilaren 29ko bileran, EAJk proposatutako sei kideek, EH Bilduk proposatutako laurek eta Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaindiak, indar sindikalek eta zuzendariak aldeko botoa emanda, guztira guztira boto izan zituen alde enplegu deialdiak. PSE-EEko hiru kideak eta Euskadiko Kontsumitzaileen Batasuneko ordezkaria abstenitu egin ziren, eta ezezkoa PPk proposatutako bi kontseilariek eman zuten soilik, EiTBko zuzendaritzak gogorarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.