Ezker abertzalearen ustez, "prestigio sozialik gabeko lehendakaria izango da Lopez"

2009ko martxoaren 30a
14:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak adierazi du PSE-EE eta PP D3Mren baliogabetzeaz probestu direla Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoa lortzeko, baina alderdi abertzaleek denera 150.000 boto gehiago lortu zituztela martxoaren 1eko bozetan. Hala, PSE-EEk eta PPk Eusko Jaurlaritza osatzeko akordioa egiten badute, gobernu horrek gehiengoa ez duela ordezkatuko esan du Erkiziak. "Tranpa denak egin dituzte eta prestigio sozialik gabeko lehendakaria izango da Patxi Lopez".

Euskal estatua sortu nahi duten eragileekin elkarlanean aritzeko "dena" egingo du ezker abertzaleak, Erkiziak gaur berretsi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.