Gaspar Llamazaresek (IU) 'Egunkaria'-ren aldeko manifestuarekin bat egin du

2009ko abenduaren 14a
19:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Madrilen egitekoak ziren Egunkaria-ren aldeko manifestazioa debekatu zuen pasa den ostegunean Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak eta erabaki horren aurka Egunkaria-ren Aldeko Madrilgo Plataformak egindako manifestuarekin bat egiten duela jakinarazi du gaur Gaspar Llamazares Izquierda Unidako diputatuak.

Manifestu horretan biltzen da, besteak beste, Egunkaria-ren itxiera adierazpen askatasunaren ukazioa eta informazio-pluralitatearen aurkako erasoa dela eta estatu demokratiko orok bi ezaugarri horiek errespetatu eta defendatu behar dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.