Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekideari eraso egin izana leporatuta

2008ko irailaren 1a
15:05
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak K.M. 30 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo arratsaldean Bilbon, bikotekidea jo egin zuelakoan. Emakumea bera jarri zen harremanetan ertzainekin, bikotekideak eraso berri ziola esateko.

Gertakaria Otxarkoaga auzoan jazo zen, bikotearen bizitokia zen etxebizitzan. Erasoaren berri jaso eta berehala, inguruan zaintza lanetan ari zen ertzain patruila bat bertara joan zen eta atarian erasoaren biktima aurkitu zuen. Emakumeak hainbat hematoma eta kolpe zituen gorputz osoan.

Gizonezkoak aurretik ere hainbat aldiz jo izan duela esan zien biktimak poliziei. Hori guztia dela-eta, ertzainak etxebizitza barrura sartu ziren, eta ustezko erasotzailea identifikatu eta genero indarkeriaren delitu bat leporatuta atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.