GREBA ESPAINIAN. Sindikatuen arabera, 10 milioi langilek egingo dute bat grebarekin

2010eko irailaren 29a
14:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Hego Euskal Herrian ez ezik, Espainian, Galizian eta Katalunian ere egin dute greba deialdia CCOO eta UGT sindikatuek lan erreformaren aurka eta, iturri horien arabera, guztira, 10 milioi langile dira gaur lanuztearekin bat egingo dutenak. Orain arteko jarraipena %70ean ezarri dute. Horrenbestez, CCOO eta UGT pozik agertu dira deialdiaren jarraipenarekin. "Espainiako Gobernuak atzera egin beharko du, beraz", adierazi dute.

Espainian, Galizian eta Katalunian ere industria sektorea da jarraipen handia izaten ari dena, eta harekin batera eraikuntza arloan eta hornikuntza merkatu handietan ere nabarmena da eragina.

Hain justu, hornikuntza merkatu eta garraioen inguruan sortu dira istilu eta arazo handienak, piketeek arlo horietan eragin izan nahi baitute, batik bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.