Irakeko okupazioa
Gutxienez 17 lagun hil eta dozenaka zauritu dira Bagdaden auto-bonba bat lehertu ondoren
Gutxienez 17 lagun hil eta dozenaka zauritu dira Bagdad hiriburuko Al Baya distritoan auto-bonba bat lehertu ondoren, irakeko polizia iturriek diotenez. Zenbait iturriren arabera, auto-bonba horrek poliziaetxe bat zuen jomuga, baina leku horretara iritsi aurretik lehertu da. Iragan astelehenean, Bagdadeko Jaldiya auzoko beste komisaldegi baten aurka auto-bonba bat zartatu zen. Orduan, hogei lagunhil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu