Goizeko 10:00k inguruan leherketa bat izan da Bagdad ekialdeko merkatu batean. Gutxienez zortzi pertsona hil eta 31 lagun zauritu dira. Ahmed Mohamed tenienteak azaldu duenez, bonba autoak eztanda egin duen unean jende asko zegoen azokan.
Bestalde, Poliziako buruen arabera beste lehergailu batek eztanda egin du Bagdadeko errepide batean. Bonbak konboi estatubatuar baten aurka egitea zuen helburu. Maitham Addurraq Poliziako ofizialak jakinarazi duenez, autobus txiki batean zihoazen hiru irakiar zauritu dira eztandaren ondorioz.
Iraken okupazioa
Gutxienez 8 lagun hil dira Bagdaden bonba autoz egindako erasoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu