Kanadako administrazioak atzera bota du Iban Apaolaza (Beasain, Gipuzkoa) presoa kanporatzeko erabakiaren aurkako azken helegitea, eta Apaolazak gaur gose greba hasi du.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, Kanadaren erabakia "guztiz salagarria da". Euren ustez, kanporatua izan eta Espainiako Estatuko mugak igaro bezain pronto horko Poliziak atxilotu eta "torturak jasateko arrisku larria du Apaolazak".
Haren kanporatzea datozen egun edo asteetan egin daiteke, nahiz eta defentsak Kanadako Korte Federalari helegitearen ezezkoa berriro aztertzeko eskatuko dion.
2007ko ekainaren 20an atxilotu zuten, Quebecen.
Iban Apaolazak gose greba hasi du, Kanadatik kanporatua izateko arriskua duelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu