Irakek ez du aldaketa handirik espero, eta Afganistango talibanek armada erretiratzeko exijitu diote Obamari

2008ko azaroaren 5a
10:05
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hoshiar Zibari Irakeko Gobernuko Kanpo Harremanetarako ministroak azaldu du ez dutela aldaketa handirik espero AEBek Irakekiko duten politikan. "Ongietorria" agertu dio Barack Obamari, honek AEBetako hauteskundeak irabazi ondotik.

2003an inbaditu zuten AEBek Irak, eta Obamak 2009an erretiratu nahi ditu bere soldaduak handik.

Afganistango talibanek, berriz, jakinarazi dute AEBek hara soldadu gehiago bidaltzen badituzte, horrek "txikizioa eta heriotza gehiago" ekarriko dituela. "Obamak ere galdu egingo luke", eta Afganistandik armada erretiratzeko exijitu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA