Irizarri, Kloedeni eta Hornerri elkarrizketa, biharko BERRIAn

2011ko apirilaren 8a
16:16
Entzun

Unai Zubeldia BERRIAko kazetariak Markel Irizar Andreas Kloeden eta Chris Horner RadioShackeko txirrindulariak elkarrizketatu ditu, eta bihar argitaratuko du BERRIAk elkarrizketa. Hona hemen hiru txirrindulariek esandako batzuk:

Markel Irizar: 

"Ilusioari eustea eta entrenatzeko gogoa ez galtzea da sekretua; egiten duzunarekin gozatzea eta momentua bizitzea".

"Ez nuen uste sekula itzuli bat irabaziko nuenik, eta konfiantza eman dit"

Andreas Kloeden

"Iaz ilusio eta motibazio gehiegi nituen. Talde berria zela eta, gehiegi behartu nuen neure burua, eta gehiegi entrenatu nuen. Aurten dena lasaiago hartu dut, eta bai neuri eta bai taldeari gauzak hobeto irteten ari zaizkigu".

“Oso zale onak zarete, eta txirrindulariok ere estimu handia dizuegu euskal zaleei”

Chris Horner

"Gustura etorriko nintzateke hona bizitzera, Euskal Herriko janaria asko gustatzen zaidalako. Baina jaten ditudan gauzekin, ez dakit Euskaltel-Euskadin oso pozik egongo liratekeen... Txuleta, arraina eta sagardoa atsegin ditut gehien, baina ez dakit Euskaltel-Euskadik fitxatuz gero, askotan dastatu ahal izango nituzkeen".

“Markelen ingelesa oso ona da, eta Haimarrena, aldiz, bizi ahal izateko nahikoa”

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.