Jaurlaritzak azpimarratu du "lehen unetik" hartu dituztela neurriak

2008ko apirilaren 16a
18:43
Entzun
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak dio Roberto Zearsolo Bilboko Guggenheim Museoko finantza zuzendariak ustez 486.000 euro lapurtu izana "larria eta kezkatzekoa" dela. "Horregatik, lehen unetik har zitezkeen neurriak hartu ditugu, zabal adierazi dugu zer egin dugun -kargutik kendu dute Ziarsolo-, salaketa jarri dugu eta eskura genituen dokumentuak jendearen eskura jarri ditugu".

Guggenheimen ibilbidea "oparoa" izan dela azpimarratu du Azkaratek gaur arratsaldean Euskadi Irratiko Mezularia saioan egin dioten elkarrizketan, eta gertatutakoak museoa "ez kaltetzea" espero dutela. "Ahalegina egin behar dugu proiektuak aurrera jarraitzeko indarra baduela erakusteko".

Kultura sailburuak esan du kontrol neurriak aztertu beharko dituztela, halako "irregulartasunak" ez gertatzeko.

PPk Azkarateri Eusko Legebiltzarrean azalpenak emateko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.