Kerry-ren hitzaldia

Kerry: "Zauriak sendatzen hasteko garaia da"

2004ko azaroaren 3a
22:17
Entzun
John Kerry eta John Edwards demokratek beren jarraitzaileen aurrean hitzegin dute, txalo zaparrada handien artean, Bostonen. Biek ere hizketaldi pausatuak egin dituzte, txalo zaparradek etenda.

Kerryk galdu egin duela onartu du, eta AEBek "batasun falta nabarmena" dutela azpimarratu du. Gainera, zauriak isten hasteko garai iritsi dela iritzi dio Kerryk. Ohioko lege prozedurarekin jarraituko lukeela esan du, irabazteko aukerari balego, baina ez dela hala gertatu azaldu du.

Esan duenez, Bushi azaldu dio herriaren zatiketaren inguruan duen iritzia. Bush berarekin ados azaldu dela esan du, eta biek uste dutela arazo horri konpobidea emateko garaia dela.

Estatubatuarrei federik ez galtzeko eskatu die. "Egunen batean zuen guztion lanak eta botuak mundua aldatzeko balioko dute".

Eskerrak eman dizkie jarraitzaile guztiei. Bereziki emazteari eta familiakoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.