Kutxabankek gustura hartu du Europako Justizia Auzitegi Gorenak IRPH indizeari buruzko epaia. «Berretsi egiten du Auzitegi Gorenak 2017an ebatziakoa: hipotekak IRPH indizeari lotzen zioten klausulak gardenak direla, eta ez zirela abusuzkoak±, adierazi diote kutxen bankuko iturriek Efe agentziari. 2017an, Kutxabank zigortzen zuen Arabako Auzitegiaren epai bat indargabetu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.
Hainbat urtez eskaini zien Kutxabankek IRPH indizea beren bezeroei. 2019ko ekainean, bankuak indize hori zuten 727 milioi euroren maileguak zituen bizirik.
Kutxabank ez da lasaitua hartu duen bakarra. Burtsetan igoera handiak izaten ari dira bankuak, eta gehien Caixabankena ari da igotzen:+%6,3, 13:00ean. Bankiarenakj %4,4 handitu du balioa%2,4 BBVArenak.