LABek urrats garrantzitsutzat jo du, eta batzar berezia egingo du ekimena aztertzeko
Premiazko balorazioa egin du LABek gaur, ezker abertzaleak Iruñean egin duen aurkezpenaren ondoren. Sindikatua abertzaleak urrats garrantzitsutzat jo du ekimena, eta horrek determinante izateko duen "bokazioa" azpimarratu du."Urrats bereziki garrantzitsua da independentzia helburu duen sektore politikoarentzat. Gainera, kontuan dugu aldaketa politikoa burutzeko prozesu demokratikoa eraikitzen ari garenean datorren urratsa dela". Euskal Herria abagune garrantzitsu batean dagoela adierazi ondoren, LABeko zuzendaritzak ekimena aztertzekobatzar berezia egingo duela aurreratu du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu