LSB-USO sindikatuak ere ekainaren 29rako egin du greba deialdia

2010eko ekainaren 17a
15:02
Entzun
Gehiengo sindikalak batetik -ELA, LAB, ESK, STEE, EHNE eta Hiru- eta CCOOk bestetik deitu duten greba orokorraren egunarekin bat egin du LSB-USO sindikatuak ere Espainiako Gobernuak gaur indarrean jarri duen lana erreformaren aurka protesta egiteko. Ekainaren 29an aterako da bera ere kalera.

Sindikatu abertzaleek eta CCOOk egun horretan deialdi banatuak egingo dituztela-eta "batasun sindikalerako" deia egin du ohar batean, eta "ardura" eskatu die sindikatuei, "langileei mesede gutxi egiten dieten ikuspuntu politikoak baztertzeko".

UGT Euskadik irailaren 29rako deia egin zuen, Espainian deitu duten grebarekin bat eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.