Odon Elorzaren ustez, Espainiako Gobernuak "ausardia falta" izan du espetxe politikan

2007ko apirilaren 21a
14:10
Entzun
Odon Elorza Donostiako alkatea (PSE-EE) ez da ados azaldu Espainiako Gobernuak "bake prozesu garaian" euskal preso politikoen arloan izandako jokabidea, "espetxe politikan ausardia falta izan zitzaiolako mugimenduak egiteko". Haren ustez, bake prozesua "butzatu" egingo luke horrek. Hala ere, Gobernua "mugatuta" egon dela esan du PSE-EEko buruzagiak, "PP etengabe egon delako aurrez aurre, manipulatzen eta gezurrak esaten".

Elorzaren arabera, bake prozesua orain "ez dago bizirik", ETAk "hautsi" zuelako Barajasko atentatuarekin joan den abenduaren 30ean. ETA barruan, indarkeriaren aldekoen eta hura bukatzekoaren aldekoen artean, "zatiketa estua" dagoela iritzi dio. "Benetako apustu demokratikoa egin beharko luke, IRAk bezala".



Ezker abertzalea ofizialki azkeneko legealdian Donostiako udaletxetik kanpo egoteagatik "krispazio txikiagoa" egon dela adierazi du Donostiako alkateak eta, haiek maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan egoteko, "legea bete behar" dutela esan du. "ETAren indarkeria baztertu behar dute, kontraesanik gabe. Hala bada, horixe nahiko nukeela haiek bozetan izatea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.