Batasunako bozeramaile Arnaldo Otegik egunotan operazioaren balorazioak egiten aritu direnak kritikatu ditu, eta berak ez duela baloraziorik egingo esan du. Operazioa txalotu dutenak zergaitik poztu diren galdera egin du, operazioa egin dutenek "herriaren hitza ukatzen baitute", bere iritziz.
Aldaketa ildo politikotik etorriko dela azpimarratu du, eta ezker abertzaleak horretarako eskua luzatuta daukala. Espainiako eta Frantziako Gobernuek "konfrontazioa" nahi badute berriz, ezker abertzaleak "aurre" egingo diela argi utzi nahi izan du.
"Euskal gizartea gatazkari irtenbidea bilatzeko eskatzen ari denean" operazio handi hau egin izana ez dela kasuakitate azpimarratu du Otegik. Gainera, Otegiren iritziz, honek garbi utzi du bakoitzaren jarrera zein den, nork nahi duen gatazka gainditu, eta nork nahi duen oztopatu."Estatuek oztopatu egin nahi dute. Errepresioa erabiliz, herriak etorkizuna erabakitzea oztopatu nahi duelako".
"Operazio polizialak egon edo ez egon, herri honetan gero eta nabarmenagoak dira kontsultaren aldeko indarrak, eta beraz, herri honek libre eta demokratikoki erabaki du bere etorkizuna erabakitzea. Hori ezin daiteke gelditu operazio militar, polizial edo teknikoetatik":
Erreakzioa
Otegi: "Operazioak polizialak egon arren, gero eta nabarmenagoak dira kontsultaren aldeko indarrak"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu